ARDI INDARTSUA
Talde
osoak parte hartzen du ikusle modura.Ume bat aukeratu eta gelatik kanpo aterako
dugu.Monitoreak bitartean jolasa azaltzen die.Talde osoa artaldea izango da eta
kanporatutako aura artzain.Ardi bat besteak baino indartsuagoa dela esango zaio
artzainari eta honek, hiru aukera ditu nor den asmatzeko.Artzainak 1,2,3,
esatean,denak beeee egiten hasiko dira eta artzainak izen bat esan beharko
du.Lehenengoan eta bigarrenean ez duela asmatu esango diogu eta hirugarrenean
edozein esanda ere asmatu duela esango diogu.Beste haur bat kaleratuko dugu eta
orain artzain izan denari ardi
indartsuaren papera emango diogu.Artzain berria sartzean denak beee egingo dugu
bi aldiz,hirugarrenean denak isildu eta ardi indartsua barregarri geratuko da
,bera hitza bakarrik entzunez.
ENBUTUA
Irakasleak
biktimari azaltzen dio nola sartzen dan bekokian jarritako txanpon bat praketan
punta sartuta duen embutu batera. Orduan hiru aldiz egin ondoren irakasleak
enbutua biktimari jarri eta txanpona bekokian jarriz bera saiatzeko esaten dio.
Hirugarren saiakeran beste irakasle batek biktima gora begira dagoenean
enbututik ura botatzen dio eta paketea bustiko zaio.
HELIKOPTEROA
Helikoptero hau
gidatzeko hiru lagun aukeratzen dira;hiru hauek kanpora irtetzen dira.Lehenengoa sartu eta banku gaineanzutik ipiniz begiak tapatzen dizkiogu.
Itsua erori ez dadin bere ondoan jolasaren zuzendaria ipiniko da,itsuak bere
eskuak honen gainean ipiniz. Bankuaren alde bakoitzean bi ikasle ipiniko ditugu
,eta honen lana bankua apur bat(20-25zm) altxatzea izango delarik.
Egoera horretan gaudela,jolasaren zuzendariak itsuari bidai bat egin
behar duela esaten dio,apurka apurka helikopteroa gorantza doala esanez (bankua
beti altuera berdinean egongo da,zuzendaria makurtzen joango delarik).Bidaiari
bukaera emateko,zuzendariak helikopteroari aspak apurtu zaizkiola esan eta
salto egin behar duela aginduko dio. Itsua salto haundi bat egiteko prestatzen
da eta,saltatzerakoan,lurrean geratzen da,zorabio nabarmena nabarituz.
ISPILUA ARRAULTZAREKIN
Irakasle bat eta jokalari bat aurrez
aurre jartzen dira. Bakoitzak bere atzean aulki bat duelarik. Irakasleak
aipatuko dio jokalariari ispiluaren jolasa egingo dutela eta berak mugimendu
guztiak imitatu beharko dituela.
Ispiluaren jolasean mugimendu batzuk egin ondoren irakaslea aulkian
eseritzen da orduan beste irakasle batek atzetik joanda jokalariari arraultza
bat jartzen dio aulkian, jokalaria eseritzen denean…
Oharra:
arraultza zelo apur batekin jarri.
ISPILUA PLATERRAREKIN
Lehenengo eta behin platerra prestatu behar da nola? Metzero
batekin platerraren ipurdia ilundu behar da.
Aurrez
aurre eserita eta platertxo bi dituen mahai baten inguruan dauden irakasle bat
eta jokalari bat hasten dira ispiluaren jolasean. Momentu batean irakasleak
platerra hartu eta platerraren beheko aldea igurtzi ondoren aurpegia igurtziz
hasiko da eta jokalaria ez bada konturatzen aurpegia guztiz beltzituko zaio.
(hau komeni da argi gutxirekin egitea, bestela biktima berehala konturatuko
da).
KOILARA
Biktima bat eta irakasle bat. Irakasleak proposatzen dio koilara kirtena
ahora sartu eta batak besteari txandaka buruan jotzea, irakasleak biktima
jotzea tokatzen denean beste irakasle batek beste koilara batekin baina koilara
eskuaz erabiliz joko du buruan eta harriturik geratuko da golpearen indarraz. (koilara kirtena ahoan sartuta
beronekin beste baten buruan jotzea oso zaila da are gutxiago indarraz jotzea).
ELEFANTEA 8-14
IRAUPENA 15’
PARTAIDE KOPURUA Nahi adina
TALDEKA ALA BAKARKA
Denak batera
IRAKASLEAK Gidari
HIZKUNTZA LANKETA Luze-zabalekoa (ulermena)
MATERIALA Zapia (begiak
estaltzeko),manta, edalontzia eta ura
AZALPENA
Haurretariko
bat gelatik kanpora ateratzen da(horretarako prest dagoen bat baldin bada,
hobe), besteei jolasa nola den azaltzen zaien bitartean. Beste hiru pertsona
aukeratzen dira. Hauetariko bik elefantearena egingo dute eta bestea pizti
hezitzailea (irakasle bat). Elefantea osatzen duten haurrak manta batez
estaltzen dira, bata elefantearen atzeko aldea eta bestea aurreko aldea eraikitzen.
Aurreko aldekoak besoa erabiliko du
tronpa modura. Kanpoan zegoen haurra barrura sartzen denean, pizti hezitzaileak
zirkoan dagoela eta elefantea dutela azalduko dio eta elefante hori nolako
azkarra den adierazteko hanka bat aulki baten gainera jasotzeko eskatuko dio
elefanteari. Ondoren ekintza zaialago egiteko, haurrari lurrean jarri
eta elefantea gainetik pasako zaiola esaten dio eta horrela egiten dute.
Ondoren, oraindik zailago egin nahian, errepikatuko dute, baina azpiandagoen
haurrak begiak zapi batez estalita dituela. Une horretan, elefantearen atzeko
aldea osatzen duen haurrari edalontzi bat emango zaio ur piska batekin eta
haurraren gainetik pasatzean ura gainera botako dio elefanteak txisa egin izan
balio bezala. Begira dauden haurrek, elefantea zerbait egitera doan bakoitzean,
danborrak jotzen ari bezala egin dezakete, emozio handiagoa emanez.
Oharra:Hau
ere, beste hainbat txantxa jolas bezala , bi edo hiru aldiz errepika daiteke.
Aurkezleak garrantzi handia du jolasari bizitasuna emateko.
ERLOJUAK
ADINA
8-14
IRAUPENA 20’
PARTAIDE KOPURUA Nahi adina
TALDEKA ALA BAKARKA Denak batera
IRAKASLEA Gidari
HIZKUNTZA LANKETA Luze-zabalekoa
MATERIALA
Erratza, palangana edo antzeko ontziren bat (altuera txikikoa
bada,
hobe), ura, begiak estaltzeko zapia eta erlojuak.
AZALPENA
Prest
dagoen abr bat aukeratzen da jolasean parte hartzeko. Ondoren, erlojua duten
guztiei eskatu eta gelan zehar lurrean sakabanatuta jartzen dira. Jolastuko
duen haurra gelako alde batean jartzen da eta bere aurrean bi aulki eta hauen
gainean etzunda erratz bat edo makil bat. Umeari zer egin behar duen azalduko zaio. Hasteko,
erratzaren gainetik pasa eta gelako
beste aldera iritsi behar du erlojuak zapaldu gabe. Baina hau oso erreza denez,
zailago izateko, begiak itxita egin beharko du. Horretarako, lehenengo begiak
irekita dituela bi edo hiru aldiz egingo du ibilbidea ondo ikasteko. Prest
dagoenean, begiak isten zaizkio eta oinetakoak kentzeko esan, erlojuren bat
zapalduz gero ez dezan hondatu. Ibilbidea egiteko prestatu eta erratzaren
gainetik pasatzeko hanka jasotzen duenean, beste aldean urez betetako palangana
jarriko diogu eta hanka bertan sartuko du.
Jolas
honen bukaera alda daiteke. Ura jarri ordez, erloju guztiak jaso eta ibilbidea
eginarazten zaio. Bera beldur handiz mugituko da erlojuren bat zapaltzeko
beldurrez eta gelan dauden guztiek eskuinera, ezkerrera edo kontuz esango
diote, benetan erlojuak baleude bezala.
OHARRA
Palangana
jartzerakoan, kontuan izan behar dugu benetan bere hanka parean dagoela.
Palangana mugitzen bada, kontu handiz egin, bestela, uraren soinua entzungo
baitu.
HEGAZKINA
ADINA
8-14
IRAUPENA 20’
PARTAIDE KOPURUA Nahi adina
TALDEKA ALA BAKARKA Denak batera
IRAKASLEA Gidari
HIZKUNTZA LANKETA Luze-zabalekoa (ulermena)
MATERIALA Zapiak
(begiak estaltzeko), hiru belaki edo esponja, ura eta lau aulki edo banku luze
bat.
AZALPENA
Hiru
haur ateratzen dira eta besteei jolasa azaltzen zaie. Ondoren, kanpora joan
direnak barrura sarrarazi eta ilaran
jarritako lau aulki erakusten zaie eta hegazkina dela esaten diegu.
Jolasa gidatzen duenak, bera gidaria dela esango die eta berarekin bidaia polit
bat egitera gonbidatzen ditu. Gidaria aurreko aulkian jartzen da eta besteak
atzean. Denek eskuak aurrekoaren sorbaldan jarriko dituzte. Gidariak berriz
besoak zabalduko ditu hegazkinaren hegalak balira bezala. Horrela bidaia hasten
da, lehenengo denen artean motorrak berotu, ondoren aireratu, kurbak ...Halako
batean, hodeiak datozela eta denak zutik jarriko dira eta ondoren, berriz eseri
eta lurra hartu. Bidai bukatu ondoren, berriz errepikatuko dela esango zaie,
baina oraingoan begiak estalita emozio handiagoa izateko. Oraingoan dena lehen
bezala errepikatuko dugu baina, hodeiak pasatzeko zutik jartzen direnean,
aulkian bustitako belaki bana jarriko zaie eta horrela, berriz esertzean,
ipurdiak bustiko zaizkie.
OHARRA Jolasa ahal den guztia luzatu. Bidaian konfidantza
hartu arte ez ezer egin.
JOSTUNA
Biktima (ikasle) bat ateratzen da. Aurkezlea mutila bada,
biktima neska izango da eta alderantziz.
Aurkezlea,
jostunaren rola hartuko du eta besteari traje bat egin behar diola eta
horretarako neurriak hartu behar dizkiola esaten dio. Orduan biktimari begiak
estali, eta, neurriak arraka (palmoka) hartzen hasten da.Esan behar da hemen
kontakto fisikoa oso garrantzitsua dela ( aurkezlearen eskuak eta biktimaren
gorputza) Neurriak hartzen goitik hasiko da eta alde intimoetera ailegatzen
garenean hirugarren konplize bat sartzen da (biktimaren sexu berekoa) eta honek
bere alde intimoak ikutuko dizkio.
Jolasaren
arrazoia biktimari aurkezlea dela
ikutzen duena pentsaraztea da.
TXILIBITUA NON DAGO
ADINA
8-14
PARTAIDE
KOPURUA Nahi adina
HIZKUNTZA
LANKETA luze-zabalekoa(nork
kasua)
IRAUPENA 30´
TALDEKA ALA BAKARKA
Denak batera
MONITOREAK Partaide eta
gidari
MATERIALA Txilibitua
eta soka
AZALPENA
Talde osoa borobil baten eserita
jartzen da. Ikasle bat kanpora bidali. Gidariak, atzekoaldean, gerritik
eta soka batetik zintzilik, txilibitua eramango du. Ikaslea gelan sartzen
denean, borobil hartako nork duen txilibitua asmatu behar duela esaten zaio
eta, horretarako, noizbehin jotzen
entzungo duela. Hasten dira beste guztiak txilibitua pasatzen arituko balira bezala eta gidaria borobilean
zehar ibiliko da, parean egokitzen denak txilibitua jotzen duelarik. Gidariak
duela asmatzen duenean bukatzen da jolasa.
OKA JOLASA
1
ESKOLAKO HAUR GUZTIAK TALDE EZBERDINETAN BANATU BEHAR
DIRA. KOMENIGARRIA DA TALDE BAKOITZEAN MAILA EZBERDINETAKO IKASLEAK
IZATE.
1
TALDE ASKO EGITEA GOMENDATZEN DA ,BESTELA
HAUR ASKO PILATZEN
BAITIRA TALDEETAN.
2
TALDE BAKOITZEAN IRAKASLE BAT EGONGO ,BERA TALDE
HORREN ARDURADUN IZANGO DELARIK. ALDE BEREAN ETA TALDEA BATERA JOAN
DADIN ,SEIGARREN MAILAKO IKASLEEN LANA IKASLE GUZTIAK FROGA BATETIK
BESTERA ELKARREKIN ERAMATEA IZANGO DA.
3
FROGA BATETIK BESTERA PASATZEKO ,TALDE BAKOITZAK
DADU BAT IZANGO DU ,HAU BOTAZ FROGA BATETIK BESTERA PASATUKO
DIRELARIK(FROGAK IRAKASLEEK IZANGO DITUZTE ORRI BATETAN APUNTATUTA).
4
DERRIGORREZKOA DA FROGA BATETIK BESTERA PASATZEKO IKASLE
GUZTIAK BERTAN EGOTEA ,HORRETARAKO IRAKASLEAK HAURRAK KONTATU BEHARKO
DITU.
5
IRAKASLEAREN AURREAN EGITEN EZ DIREN FROGETAN
,IRAKASLEA IKASLEEKIN JOAN BEHARKO DA FROGA ONDO EGIN DEN BAIESTATZERA. BESTELA
IRAKASLEA, OKA MARGOZTUTA DAGOEN TOKIAN GERATUKO DA.
6
ESKOLAN, IRAKASLE ASKO EGONGO BALIRA ,ONDO LEGOKE FROGA
BAKOITZEAN IRAKASLE BAT EGOTEA.
7
IRAKASLE BAKOITZAK ORRI BATEAN FROGAK ORDENATUTA
IZANGO DITU,IKASLEAK DADOA BOTA ONDOREN ,FROGA HORRETAN ZER EGIN BEHAR DUEN
AZALDUZ.
8
OKA JOLASARI NAHI ZAION FORMA EMATEN ZAIO. JOLASA
LUZATU NAHI BADA FROGA GEHIAGO IPINI.
9
KOMENIGARRIA DA TALDE BAKOITZEAN FROGAK ORDEN
EZBERDINEAN IPINTZEA ,BESTELA HAURRAK FROGA BATZUETAN PILATZEN BAITIRA.
10
INTENTSITATE EZBERDINEKO FROGAK IDATZI. GAI ETA ARLO
EZBERDINETAKO FROGAK SARTU.
11 OKA
BAKOITZEAN FROGA GUZTIAK BURUTZEKO BEHAR DEN
MATERIALA EGON BEHARKO DA.
MANTARENA
Jolas hau burutzeko boluntario moduan irakasle bat behar da,
baina boluntario hau aldi berean aurkezlearen konplizea izango da.Joku hau
“humorezko saioaren” azkena izaten da.
Konplizea kanpoan dagoenean haurrei azaltzen zaie jokua:
“biktima” sartzen denean esango diogu guk prenda edo jantzi bat pentsatu dugula
eta berak hau da, biktimak, asmatu egin
behar duela, argi eta garbi ezango diegu jolasa amaituko dela guk pentsatutako
prenda edo jantzia aurkezleari ematen zionean.
Bestaldetik haurrei
esango diegu “biktimari” badaezpada manta bat utziko diogula berak nahí baldin
badu estaltzeko.
Orduan, jolasak bere
bidea jarraitzen badu, haurrak hasiko dira esaten: Kamiseta!! edo praka ¡! Edo
kantzontziloak!! . Une horretan aurkezleak era zuhurrean planteatuko du :
Zergaitik ez dugu pentsatzen-erabakitzen prenda hori manta
izatea?.
¡!!Horrela
berak sekula ez du asmatuko¡¡ Eta ez baluke azkeneraiñoko asmatuko jolasa manta
kendu eta gero amaituko litzateke eta ...
Biktima-Konplizea
sartzen denean azalduko zaio jolasa humeen aurrean eta enfasi berezia jarriko
dugu esaldi honetan: Jolasa bukatuko da
guk pentsatu dugun prenda kendu
eta aurkezleari eman eta gero.
Jolasaren bukaera
aldera biktima-konplizeak esango die erroparik gabe gelditu dela eta ez daukala ezer kentzeko. Aurkezleak
orduan ondo pentsatzeko esango dio eta biktima-konplizeak azkenean galdetzen du
: zein da manta? Eta denok batera esango
dute BAI!!!. Orduan konplizeak ez
diola emango esango du ez daukalako erroparik baina aurkezleak haurren
animoekin mantatik tiratuko du .
Saioa ondo prestatu baduzue, hau da, konplizea bainujantzi
batekin sartu bada barruko erroparen azpitik ba ez dago ezer ikusteko eta
ikasleek : KE TIMO ¡! Esango dute
TELEBISTA
EROSLEA
Kanpoan
dagoen jokalari bati sartzeko esan ondoren telebisten denda batean dagoela
esaten zaio, hiru telebista daude (hiru irakasle eta hauetako batek ahoa urez
beteta dauka) jokalariari azaltzen zaio telebistek nola funtzionatzen duten,
nola pizten diren eta nola amatatzen diren. Erosleari edo jokalariari esaten
zaio hirugarren telebista berak pizteko, piztera dihoanean “telebista honek”
ura botako dio aurpegira.
ISPILUA
ARRAULTZAREKIN
Irakasle bat eta jokalari bat aurrez
aurre jartzen dira. Bakoitzak bere atzean aulki bat duelarik. Irakasleak
aipatuko dio jokalariari ispiluaren jolasa egingo dutela eta berak mugimendu
guztiak imitatu beharko dituela.
Ispiluaren jolasean mugimendu batzuk egin ondoren irakaslea aulkian
eseritzen da orduan beste irakasle batek atzetik joanda jokalariari arraultza
bat jartzen dio aulkian, jokalaria eseritzen denean…
Oharra:
arraultza zelo apur batekin jarri.
ISPILUA
PLATERRAREKIN
Lehenengo
eta behin platerra prestatu behar da nola? Metzero batekin platerraren ipurdia
ilundu behar da.
Aurrez
aurre eserita eta platertxo bi dituen mahai baten inguruan dauden irakasle bat
eta jokalari bat hasten dira ispiluaren jolasean. Momentu batean irakasleak
platerra hartu eta platerraren beheko aldea igurtzi ondoren aurpegia igurtziz
hasiko da eta jokalaria ez bada konturatzen aurpegia guztiz beltzituko zaio.
(hau komeni da argi gutxirekin egitea, bestela biktima berehala konturatuko
da).
ENBUTUA
Irakasleak
biktimari azaltzen dio nola sartzen dan bekokian jarritako txanpon bat praketan
punta sartuta duen embutu batera. Orduan hiru aldiz egin ondoren irakasleak
enbutua biktimari jarri eta txanpona bekokian jarriz bera saiatzeko esaten dio.
Hirugarren saiakeran beste irakasle batek biktima gora begira dagoenean enbututik
ura botatzen dio eta paketea bustiko zaio.
KOILARA
Biktima bat eta irakasle bat. Irakasleak
proposatzen dio koilara kirtena ahora sartu eta batak besteari txandaka buruan
jotzea, irakasleak biktima jotzea tokatzen denean beste irakasle batek beste
koilara batekin baina koilara eskuaz erabiliz joko du buruan eta harriturik
geratuko da golpearen indarraz. (koilara
kirtena ahoan sartuta beronekin beste baten buruan jotzea oso zaila da are
gutxiago indarraz jotzea).
TXANPONA
BEKOKIAN
Txanpon
bat mingainarekin busti eta gero
biktimaren bekokian jartzen da hatzamarrekin ondo sakatuz. ondo egiten
badugu txanpona biktimaren bekokian gelditu behar da itsatsita. Haurrari esan behar zaio txanpona ikutu gabe
eta kokotean esku batekin golpeak emanez txanpona bota eta beste eskuarekin
hartzen saiatu behar dela. Pare bat aldiz hori egin ondoren txanpona bekokian
jartzen diogunaren keinua egingo diogu baina txanponik ez diogu jarriko. Ondo
ateratzen bada jokalaria buruan golpeak jo eta jo arituko da baina txanponik ez
dagoenez ...
Oharra.
Teknika handia behar da txanpona bekokiaren kontra jarri eta gero txanpona
erretiratzea biktima konturatu gabe.
XURGAKETA
TXAPELKETA
Urez
betetako bandeja bat jarriko dugu mahai txiki baten gainean, alboetan jokalari
bi pajita batekin bandejatik ura xurgatu eta bakoitza bere edalontzira ura
botatzen saiatuko direnak. Jokalariei esango zaie irakasleak bat bi eta hiru
esandakoan hasten dela jolasa. Suposatzen da irakaslea bat, bi, kontatzen
hasitakoan prest daudela pajitarekin muturra bandeja erdian aurrean jarrita,
irakasleak hiru! esateran eskuarekin joko du bandejan eta suposatzen da
txipristinak euren aurpegietara joango direla.
SAFARIA
Ataratzen
dira 10 jokalari hilaran jarriko direnak bata besteari gerritik besarkatuz.
Irakasleak esango die bakoitzari zenbaki bat esango diola belarrira (edo
animali baten izena). Orduan irakasleak ozenki animalia baten izena esaten
duenean animali hori saiatu behar da eseritzen eta atzetik gerritik ebatzen
dionak ez dio utzi behar. Hau da jolasaren azalpena baina irakasleak denei
animalia berbera esango die adibidez elefantea. Beraz irakasleak elefantea!
Dionean denek saiatuko dira lurrean eseritzen. Jolasa ondo irtetzen bada
ipurdiko galanta hartuko dute denak batera lurraren kontra.
HELIKOPTEROA
· Helikoptero hau gidatzeko
hiru lagun aukeratzen dira;hiru hauek kanpora irtetzen dira.Lehenengoa sartu
eta banku gaineanzutik ipiniz begiak tapatzen dizkiogu. Itsua erori ez dadin
bere ondoan jolasaren zuzendaria ipiniko da,itsuak bere eskuak honen gainean
ipiniz. Bankuaren alde bakoitzean bi ikasle ipiniko ditugu ,eta honen lana
bankua apur bat(20-25zm) altxatzea izango delarik.
Egoera horretan gaudela,jolasaren zuzendariak
itsuari bidai bat egin behar duela esaten dio,apurka apurka helikopteroa
gorantza doala esanez (bankua beti altuera berdinean egongo da,zuzendaria
makurtzen joango delarik).Bidaiari bukaera emateko,zuzendariak helikopteroari
aspak apurtu zaizkiola esan eta salto egin behar duela aginduko dio. Itsua
salto haundi bat egiteko prestatzen da eta,saltatzerakoan,lurrean geratzen
da,zorabio nabarmena nabarituz.
MOMIA
· Haur bat kanporatzen dugu
jolasa prestatzen gauden bitartean.Momiarena egingo duen pertsona lurrean
etzango dugu eskuak eta hankak luzatuta dauzkalarik.Eskuetan zapatilak jarriko
dizkioguz(hankak balira bezala).,eta oinen gainean baloi bat burua balitz
bezala .Egoera horretan gaudela manta bat ipintzen diogu gainetik.Gela ilundu
eta kanporatutako aura sartuko dugu.Honi,aurrean Egiptoko momia jakintsu bat
duela haurrean esan eta momiaren sabelearen(baloiari begira) gainean esertzen
dugu.Haurrari,momiak bere jakinduria adierazteko galderak egiteko esango zaio
baina gure momiak bai eta ez bakarrik erantzun dezakeela esanez.Haurrak buruari
galderak egingo dizkio,eta momiak erantzun egingo dio baloia mugituz.Hiru lau
galdera egiterakoan,momiak bere benetako burua atera eta besoekin susto hederá
emango dio besteari.
SAFARIA
Ataratzen
dira 10 jokalari hilaran jarriko direnak bata besteari gerritik besarkatuz.
Irakasleak esango die bakoitzari zenbaki bat esango diola belarrira (edo
animali baten izena). Orduan irakasleak ozenki animalia baten izena esaten
duenean animali hori saiatu behar da eseritzen eta atzetik gerritik ebatzen
dionak ez dio utzi behar. Hau da jolasaren azalpena baina irakasleak denei
animalia berbera esango die adibidez elefantea. Beraz irakasleak elefantea!
Dionean denek saiatuko dira lurrean eseritzen. Jolasa ondo irtetzen bada
ipurdiko galanta hartuko dute denak batera lurraren kontra.
TXANPONA BEKOKIAN
Txanpon bat mingainarekin busti eta gero biktimaren bekokian jartzen da hatzamarrekin
ondo sakatuz. ondo egiten badugu txanpona biktimaren bekokian gelditu behar da
itsatsita. Haurrari esan behar zaio
txanpona ikutu gabe eta kokotean esku batekin golpeak emanez txanpona bota eta
beste eskuarekin hartzen saiatu behar dela. Pare bat aldiz hori egin ondoren
txanpona bekokian jartzen diogunaren keinua egingo diogu baina txanponik ez
diogu jarriko. Ondo ateratzen bada jokalaria buruan golpeak jo eta jo arituko
da baina txanponik ez dagoenez ...
Oharra.
Teknika handia behar da txanpona bekokiaren kontra jarri eta gero txanpona
erretiratzea biktima konturatu gabe.
XURGAKETA TXAPELKETA
Urez
betetako bandeja bat jarriko dugu mahai txiki baten gainean, alboetan jokalari
bi pajita batekin bandejatik ura xurgatu eta bakoitza bere edalontzira ura
botatzen saiatuko direnak. Jokalariei esango zaie irakasleak bat bi eta hiru
esandakoan hasten dela jolasa. Suposatzen da irakaslea bat, bi, kontatzen
hasitakoan prest daudela pajitarekin muturra bandeja erdian aurrean jarrita,
irakasleak hiru! esateran eskuarekin joko du bandejan eta suposatzen da
txipristinak euren aurpegietara joango direla.
TXANTXA JOLASEN OHARRAK
*Komenigarria
da ,saioaren hasieran haurrei komentatzea egingo diren jolasak txantxak direla
eta ez dezatela serio hartu egiten dizkieten txantxak.
*Saioa JAI
GIROAN planteatuko da eta ordu t'erdirekin nahikoa izango da.
*Saioa
aurrera eramateko 4-5 irakasleren laguntza beharko da.Oso garrantzitsua
da hauen papera bestela jolasak ez dira
ondo irtetzen,beraz ,aurretik jolasak ondo ikasi beharko dira.
*Komenigarria
da ura duten jolasak azkenetarikoak egitea, bestela umeak denbora askoz
bustita egon behar baitira.
*MANTAREN
jolasa azkena izango da.
*Jolas
batzuk errepikatzeko aukera ematen dute,hau kontutan izan.
*Haurrei
saioaren hasieran esan beharko zaie ,jolasen bat ezagutzen badute ixilik
egoteko eta inori ez esateko jolasa nola den.
*Aurkezlearen
papera oso garrantzitsua da,bera baita haurrak engañatu eta motibatzen
dituena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario